2012/07/20

Konpartsero Eguna Areatzan egiteko debekuari aurre egingo dio Bilboko Konpartsak-ek

Azkunak espazio publikoa erabiltzea debekatu du, beste behin ere. Oraingo honetan, Konpartsero Eguna Areatzan egiteko debekua jaso izan dute konpartsakideek. Bilboko Konpartsak-ek azkeneko 20 urte hauetan, egun hau leku berean ospatzen darama, umeentzako ekimenekin, bilbotarren artean eusko labeladun elikagaiak banatzen, jaten, edaten, abesten, barre egiten eta dantzatzen. Inolako arazorik sortu gabe. Guztientzako jaia sortzen, eta horrela jarraituko dutela eta debekuari aurre egingo diotela adierazi dute gaur. Eta badakizu zergatik ez duten men egingo? Kalea guztiona delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario